Autonomoen atariak administrazioa eramaten du, zehaztuta bezeroak, hornitzaileak, gastuak, ustiapen-kontua hilabeteen arabera, igorritako eta jasotako faktura-zerrendak, BEZaren banakatzea eta programatutako zerrenda, bezero eta hornitzaileen fakturazioa, kantitate jakin batetik gorakoa, hiru hilero aurkezteko. Zehazki, 3.005 eurokoa.

Autonomoak aukeratutako zerga-sistema gorabehera, atariak nahikoa informazio sortzen du, hileko ustiapen-kontuaren botoia sakatuta soilik, hilero irabazi ala galdu egiten den jakiteko. Etenik gabe erabilita, une bakoitzeko benetako egoera aurkezten du.

NAHI AL DUZU IKUSI AUTONOMOEN ATARIAREN DEMO BAT? ERREGISTRA ZAITEZ HEMEN  

Hileko ustiapen-kontuak, xehatuta, kontzeptu hauek aurkezten ditu:


Ustiapen-kontsumoak. Egindako salgai eta lehengaien erosketak, eta hirugarrenei egindako gainerako ondasun-erosketa arruntak.

Soldatak eta lansariak. Enplegatuei ordaindutako ordainsariak, soldata, aparteko ordainsari eta bidaia-gastuengatiko esleipenengatik eta espezietako ordainsariak.

Gizarte Segurantza eta beste langile-gastu batzuk. Barnean hartuta daude Gizarte Segurantza enpresaren kargura eta ustiapenaren titularrari dagozkion kotizazioak. Barnean hartuta daude langileen prestakuntza-gastuak, enpresaburuak ordaindutako kontribuzioak bere enplegatuak onuradun dituzten pentsio-plan baten sustatzaile gisa, edo ordezko sistemetarako zuzkidurak plan horien antzeko kontingentziak estaltzeko, baldin eta zergen aldetik kengarriak badira. Gainera, langileei ordaindutako kalte-ordainak eta antzeko beste edozein gastu kalte baten ordainetan, enpresako langileen istripu-aseguruak eskuzabaltasun huts gisa hartzen ez badira.

Errentamenduak eta kanonak. Ondasun higigarri edo higiezinak alokatzeagatik sortutako gastuak, eta patente, marka eta jabetza industrialaren gainerako adierazpenak erabiltzeko eskubideagatik ordaindutako kantitateak.

Konponketak eta kontserbazioa. Ibilgetuaren mantentze-lanetarako gastuak, handitzekoak eta hobetzekoak kanpo daudela. Konponketa da ibilgetuko elementu bat berriz funtzionatzeko baldintzetan jartzen duen prozesua. Bestetik, kontserbazioaren xedea da aktiboa funtzionamendu-baldintza onetan mantentzea, haren produkzio-ahalmena mantenduta.

Profesionalen zerbitzuak, hornidurak eta bestelako kanpo-zerbitzuak. Profesionalei enpresari emandako zerbitzuengatik ordaintzen zaien zenbatekoa. Barnean hartzen ditu ekonomista, abokatu, auditore, notario eta abarren zerbitzu-sariak, eta agente bitartekari independenteen komisioak. Hornidurak dira energiaren, uraren, telefonoaren eta biltegiratzeko ez den beste edozein hornikuntzaren kontsumoa. Kanpo-zerbitzuak dira garraioak, aseguru-sariak, banku-zerbitzuak eta antzekoak, publizitatea, propaganda eta harreman publikoak, etab.

Zergen aldetik kengarriak diren tributuak. Estatukoak ez diren tributu eta errekarguak; ordainarazpen parafiskalak; estatuko, erkidegoko edo udaleko tasa, errekargu eta kontribuzio bereziak, legez jasanaraztekoak ez direnak, baldin eta eraginik ez badute errendimendu konputatuetan edo horien ondasun produktoreetan, eta izaera zehatzailea ez badute. Zergen aldetik kengarriak diren tributuak dira, adibidez, jarduerari atxikitako elementuen gaineko JEZ, OHZ. Ez dira kengarriak zehazpenak, premiamendu-errekargua eta aitorpenak, likidazioak eta zerga-autolikidazioak epez kanpo aurkezteagatiko errekargua.

Finantza-gastuak. Barnean hartzen dira hirugarrenen finantza-baliabideen erabileraren ondorioz sortutako guztiak, enpresaren jarduerak edo haren aktiboko elementuak finantzatzeko.

Ibilgetuaren amortizazioa. Gastu kengarriak dira kontabilizatutako kantitateak, ibilgetuaren amortizazio gisa dagozkionak funtzionamenduagatik, erabileragatik, lupertzeagatik edo zaharkitzeagatik elementuek jasango duten benetako balio-galerari.

Zergen aldetik kengarriak diren beste gastu batzuk. Idatziz jaso behar dira gainerako gastu guztiak, kengarriak izanik aurreko ataletan espresuki agertzen ez direnak. Adibidez, jardueraren diru-sarrerekin korrelazio egokia badago; liburuak eskuratzea; aldizkari profesionalen harpidetza eta elementu ez-amortizagarriak eskuratzea; ikastaro, hitzaldi, biltzar eta abarretara joateko gastuak, eta enpresaburuak edo profesionalak legez eratutako korporazioei, ganberei edo enpresa-elkarteei ordaindutako kuotak.

demo-autonomosAplikazionaren aurkeren garapena


Fakturak. Jasoak. Jaulkiak. Inprimaketa-eredua. Salmenta-kontzeptuak.

Zerrendak. Jasotako fakturak. Jaulkitako fakturak. Ustiapen-kontua hilen arabera. 347, zenbateko aldakorra.

Bezeroak.

Hornitzaileak.

Orokorra.Datu orokorrak. Laguntza-zentroa. Deskarga-zona.

KONSULTATU APLIKAZIOAREN
BIDEOESKULIBURUAK YouTubeko GURE KANALEAN