• Alta hartzeko, erabiltzaileak zerga- eta banku-datu guztiak bete beharko ditu. Posta elektronikoz jasoko ditu zerbitzuan sartzeko bere erabiltzaile-kodea eta pasahitza.
  • eGestint Autonomo eta eGestint Sozietateen hileko kostuaren barnean hartzen dira kontsulta guztiak, aplikazioaren beraren eta telefono-sareen kontsulta-aukeraren bidez. Kontsulta-aukera hobesten da, kontsulta zein erantzuna idatziz jasota geratuko baitira. Kontsulta horiek zerbitzuaren funtzionamenduari buruzkoak izango dira soilik.
  • Hilero zerbitzuaren kostuak igorriko dira, 10 euro + BEZ eGestint Autonomoetarako eta 15 euro + BEZ eGestint Sozietateetarako, igorlearen zein hartzailearen zerga-datu guztiak dituen faktura-ordainagiri baten bidez.
  • Ordainketan edozein gorabehera badago, zerbitzua blokeatu egingo da. Haatik, beti egongo da aukera indarrean den zerga-ekitaldian zehar sartutako informazioa eskuratzeko.
  • Gorabehera konpondutakoan, zerbitzua desblokeatu egingo da datuak sartzen jarraitzeko aukera izateko.
  • Berrekitearen kostua gutxienez hileko batena edo gorabeheratik igarotako hilen iraupenarena izango da.
  • Prestakuntza osagarria eskatzen bada, horren kostua dagokion aurrekontuaren bidez itunduko da.
  • Zerbitzuan alta emateak baldintza hauek onartzea dakar berekin.