sociedades-portal

Elkarteak, kooperatibak, sozietate zibilak, merkataritza-sozietateak eta, oro har, kontabilitatea indarrean den Kontabilitate Plan Orokorrari jarraikiz eramateko obligazioa duten erakunde guztiak kudeatzeko diseinatuta dago atari hau.

Sozietateen ataria fitxategi nagusi batzuetan oinarritzen, eta horietan garatzen dira aukera guztiak. Aukera guztiak xehatuko ditugu:

NAHI AL DUZU IKUSI AUTONOMOEN ATARIAREN DEMO BAT? ERREGISTRA ZAITEZ HEMEN

Fitxategi nagusiak


Kontuak. Maila anitzeko kontu-plana. Zenbait kontabilitate-maila defini daitezke. Lehenespenez, 4 mailako KPOa aurreprogramatuta entregatzen da, eta kontu operatiboen maila 8 digitukoa da. Maila anitzekoak 15 digitu arteko kontu operatiboak onartzen ditu.

Bezeroak eta hornitzaileak. Horien zerga-informazio xehatu guztia aurkezten du, barnean hartuta horiei lotutako kontua, epemugak, ordaintzeko modua eta lehenetsita aplikatzen den tarifa.

Kutxa eta bankuak. Kontabilitate-apunteak zuzenean sartzeko aukera ematen du, eta horrek abiadura areagotzen du, kontabilitate-apuntearen partida bat soilik hartzen baita kontuan.

BEZ/IGIC tasak. Baliokidetasun-errekargua duten edo ez duten tasak lotutako kontabilitate-kontuekin programatzea.

Atxikipenak. Profesionalen edo alokairuen PFEZ guztiak programatzea, lotutako kontabilitate-kontuekin.

Kontzeptuak. Fakturazio-kontzeptu guztiak dira, adierazita erreferentzia, kontzeptuaren definizioa, deskribapena eta multitarifari lotuta dagoen ala ez.

Kontrapartidak. Hornitzaileen fakturei lotutako gastuen kontrapartidak, lotutako kontabilitate-kontuarekin. Fakturazioaren aldetik, erosketa eta gastuen sailkapenaren berri izateko aukera ematen dute.

Tarifak. Kontzeptuei eta bezeroei lotutako tarifen definizioa.

Txostenak


demo-sociedades

Atal honetan egoera-balantzea bistaratu daiteke metatutako hilen arabera, galdu-irabazien balantzea, hori ere metatutako hilen arabera, xehatuta ehunekorik gabe, ehunekoekin edo konturik gabe eta ehunekoekin.

Galdu-irabazien balantzea ere bistaratu daiteke hilen arabera, eta horrek jardueraren urteko bilakaera adierazten du. Fakturazio metatuaren zerrenda hiruhilekoen arabera 347 eredua egiteko. Ustiapen-kontua, jaulkitako eta jasotako fakturen bidez kalkulatua eta programatutako kontrapartiden arabera xehatua. Hornitzaile eta bezeroen fakturen atxikipenak. Diruzaintza, kobrantza eta ordainketen aurreikuspenarekin eta ordaindu zein kobratu gabeko efektuak, hileko eta urteko xehetasunekin. Egunkariaren eta BEZaren egiaztapenaren zerrenda, jaulkitako eta jasotako fakturen eta kontabilitatetik lortutako informazioaren arteko egiaztapena egiten duena.

Efektuak. Kobrantza eta ordainketen zorroa. Zenbait kontsulta-sistema ditu, eta efektuen kontrol xehatua egiten du, eta zuzeneko kontabilizazioa.

Egunkaria. Apunteak. Aukera honen bidez, apunteen zuzeneko kontabilizazioa egiten da, eta kontsulta eta hori aldatzea. Apunte automatikoak jasotzen ditu zuzenean Bankuak eta Efektu-zorroa aukeretatik.

Aplikazioaren aukeren garapena


ALBARANAK. Jaulkiak. Fakturatzeko daudenak.

FAKTURAK. Jaulkiak. Jasoak.

NAGUSIAK. Kontuak. Bezeroak. Hornitzaileak. Kutxa/bankuak. BEZ /IGIC tasak. Atxikipenak. Kontzeptuak. Kontrapartidak. Tarifak.

TXOSTENAK. Egoera-balantzea. Galdu-irabaziak. Galdu-irabaziak hilen arabera. 347 programagarria zenbatekoen arabera. Ustiapen-kontua. Hornitzaileei egindako atxikipenak. Bezeroei egindako atxikipenak. Diruzaintza. Egunkaria. BEZaren egiaztapena.

EFEKTUAK. Kobrantzak eta ordainketak.

EGUNKARIA. Egunkariaren kontsulta. Apunteen kontsulta.

BESTE BATZUK. Ekitaldiak. Enpresaren datuak. Balantzeen definizioa. Fitxategiak deskargatzea. Pasahitza aldatzea. Sortak.

KONSULTATU APLIKAZIOAREN
BIDEOESKULIBURUAK YouTubeko GURE KANALEAN